XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jokoan zehar taulari buelta asko ematen zaio.

Jokalari batek bikoitza ateratzen badu (dato biak berdin), beti bezala, puntuak hainbat lauki aurreratuko du; eta egokitu zaion laukiko instrukzioak jarraituko ditu.

Ondoren berriro botako ditu datoak eta aurrera egin.

Hirugarrenez bikoitza ateratzen bazaio espetxera joan behar du zuzenean, baina aurreko bi jokaldietako irabaziak galdu gabe.

IRTEERA laukitik iragaiten den jokalariari eta iragaiten den bakoitzean bankariak 20 mila pezeta ordainduko dio.

JABERIK GABEKO LAUKIAN GERATU

Jokalari bat (bai datoak botaz bai txartela jasoz) inorena ez den laukiren batetan geratzen denean, orube, edo dena den ondasun hau eros dezake, bertan dioen diru kopurua BANKAri ordainduz.

Erosten badu, Bankatik JABETZA TITULU agiria jasoko du; baina erosi nahi ez badu subastatu egingo da ondasun hori eta pagatzaile onenari salduko.

Subastan denak hartzen dute parte, erosi nahi izan ez duenak ere bai.

Salneurria edozein izan daiteke.

Ondasun guztiak erostea gomendatzen da, bestela jokoak interesa galtzen bait du.

JABEA BA DUEN LAUKIAN GERATU

Jokalari bat (bai datoak botaz bai txartela jasoz) norbaitek erosia duen laukian geratzen denean alogera ordaindu behar dio jabeari.

Alogerak zenbatekoak diren JABETZA TITULUetan adierazten da.

Jokalari batek kolore bereko orube guztiak erosiak dituenean, berauen alogera bikoiztu egiten da.

OHARRA

Etxe bat edo gehiago dituen laukiaren alogera etxerik gabekoarena baino garestiago da.

Laukia hipotekatua badago ez da alogera ordaindu beharrik.

Laukia hipotekaturik dagoela adierazteko Jabetza Titulua azpikoz gainera ipiniko da.

Jabeak garaiz eskatu behar du alogera.

Baldin ahazten bazaio, eta hurrengo jokalariak datoak bota, galduak ditu kobratzeko eskubideak.

JABEEN ABANTAILAK

Kolore bereko lauki guztien Jabetza Titulua-k edukitzeak abantail handia suposatzen du.

Kasu honetan, etxerik gabeko orubearen alogera bikoiztu egiten da.

Etxeak eraikitzeko beharrezkoa da kolore bereko orube guztien jabe izatea, kolore bereko orube guztiak eduki arren hauetariko bat hipotekan badago talde hau OSATUGABETZAT hartzen da.

Etxe eta hotelak eraikitzearen abantaila argi dago eraikirik daudeneko laukien alogera, etxerik gabekoena baino askoz ere garestiago bait da.

Bankak zituen JABETZA TITULU guztiak salduak direnean, jokalariak, salerosketa eta trukearen bidez, kolore bereko taldeak egiten saiatuko dira, berauetan etxeak eta hotelak eraiki ahal izateko.

Denen onerako jokalariak elkar hartzea gomendatzen da salerosketa eta truke operazio hauetan, jokoak interes handia hartzen bait du orubeak eraikitzen diren mementutik.

ZORTEAN edo AUZAKUTXAN GERATU

Jokalariak gaineko txartela altxatu behar du, bertan adierazten zaion guztia bete ondoren, txartela pilo azpian sartuko duelarik.

Irten zaitez espetxetik txartela norberak gordeko du premian gertatzen denerako.

Erabili ondoren pilara itzuli besteak bezala.

Txartel hau saldu erosi edo truka daiteke jokalariek heuren artean erabakiko duten salneurrian.